2004tik lantzen dugu fotozeramika artisau-erara Donostian. Elaborazio propio eta bakarrean oinarrituta, edozein irudiri ematen diogu forma, denboran iraunkor mantentzeko. Sektore honetan dugun esperientziari eta ibilbide luzeari esker, bai Italian, bai Euskadin, mota guztietako irudiak lantzen ditugu zeramikan. Eguneroko kaferako katilutxo batetik edo kalerako seinaleztapen-plaka batetik hasi eta gehien maite ditugunak hil ondoren haiek gogoratzeko fotozeramika eta oroigarrietaraino
Horrez gain, arte-produktuak egiten ditugu, bai zeramikan, bai portzelanan, eta haietan edozein motatako irudi, logo eta publizitate jar dezakegu.
Druyen Fotozeramika eta Dekon, bitxigintza-, baxera- eta dekorazio-piezak ere eskaintzen ditugu, eta pieza bakoitza pertsonalizatua eta bakarra izateko aukera ematen.
Argazki-akaberari kalitate gorena ematea dugu helburu, teknologia digitalarekin garatutako produktu bakarra eskaintzeko, kopia fidelagoak eta klimak eta denborak aldatuko ez dituenak lortuz.