Fotozeramikaren moldakortasunari esker, saltokien, eraikuntza publikoen edota etxeen barrualdea dekora daitezke. Irudiak zuk aukeratzen dituzu; gu ekoizpenaz eta muntaiaz arduratuko gara.
Fotozeramikak iraunkortasun handia eskaintzen du denboran, eta aparteko erresistentzia eguraldi kaskarrarekiko.
BODEGA DONOSTIARRARENTZAKO PROIEKTUA
Bodega Donostiarra Gros auzoan dago eta 1928an sortu zen. 2009an, beste batzuen eskuetara pasatu zen, baina dena berdin mantendu zuten, Bodega Donostiarra zenaren ezer aldatu gabe. Lokala inauguratzeko eta dekoratzeko, 20 × 20 cm-ko baldosaz egindako 80 × 60 cm-ko mosaiko bat enkargatu ziguten.
Kolore korporatibora egokitzeko hainbat kolore-probaren ondoren, lana bukatu zen, eta lokalaren barnean itsatsi.
Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko