Eraikuntza historikoen balioak, estetika eta izaera mantentzeko, merkatuan aurkitu ezin diren pieza originalak berregiten eta berritzen ditugu. Edozein motatako marrazki, azuleju eta fatxadatako dekorazioa errepika dezakegu, eta eraikuntzei bizitza berri bat ematen diegu, haien balio historikoa mantenduz.
Fotozeramikaren ezaugarriei esker, berregiten eta berritzen ditugun piezek iraunkortasun handia dute denboran, eta aparteko erresistentzia eguraldi kaskarrarekiko.
KURSAAL REHABILITACIONES INTEGRALES ENPRESARENTZAKO PROIEKTUA
Denborarekin, Donostiako San Bartolome kaleko 27.ean dagoen eraikinaren frisoko berezko azulejuak erortzen hasiak ziren. Kasu hauetan gertatu ohi den bezala, aspaldi utzi zitzaionez horrelako piezak egiteari, ezin ziren benetako piezekin ordeztu.
Pieza original batetik, erreplika zehatzak sortu genituen, bai forman, bai kolorean, kopiaketa-prozesu sakon baten bidez. Pieza originalen kopia zehatzak erabilita, eraikinak garaiko xarma eta nortasuna mantendu ahal izan ditu.
Jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko