Ostalaritza

Category
Ostalaritza

Druyenen fotozeramika aproposa da ostalaritzarako: zuk aukeratutako logotipo eta grafikarekin pertsonalizatutako produktuak, katiluak, platerak eta baxera oro har. Taberna edo jatetxe bat duzu, eta bezeroek zure logotipoarekin eta kolore korporatiboekin pertsonalizatutako katiluetan zerbitzatutako kafeaz gozatzea nahi duzu? Edo zure marka ondo ikusten den plateretan jatea nahiko zenuke? Egunez egun, gero eta beharrezkoagoa da lehiakideengandik bereiztea; xehetasun guztiak dira garrantzitsuak.

Zuk aukeratu gehien gustatzen zaizun baxera, eta gu nahi duzun logotipoarekin, marrazkiekin eta elementu grafikoekin pertsonalizatzeaz arduratuko gara.

Fotozeramikako baxera oso iraunkorra da eta koloreak galdu gabe ontzi-garbigailuan garbi daitezke.