Zeramikazko QR informatzaileak

Category
QR informatzaileak

Zeramikaz egindako QR informatiboa, kanpoan jarri eta, irudia ezabatu gabe, luzaroan iraun dezan. Edozein momentutan, informazioa nahi duenaren eskura egon dadin: besterik gabe, eskaneatu QR kodea mugikorraren bidez, eta, zuzenean, harekin lotuta dagoen web-orrira, telefono-zenbakira, sare sozialetara (Instagram, Facebook, Twitter, etab.), helbide elektronikora edo nahi duzun testura joango zara.

Behar duzun QR kodea sortzen dugu, gehien gustatzen zaizun zeramikazko euskarrian inprimatzen dugu, eta, gure labean egosi ondoren, prest egongo da kanpoko edo barruko edozein gainazaletan jartzeko.

NEURRIAK:

Druyen Fotozeramikaren QR kodeak 5 neurri desberdinetakoak izan daitezke: cm 2,5×2,5, 5×5, 10×10, 15×15, 20×20.

IRAUNKORTASUNA:

Gehieneko iraunkortasuna bermatuta, bai kanpoaldean, bai barnealdean: ondo jasaten ditu eguzkia, euria eta denboraren iragana.