Deko

Artisau-erara lantzen dugu fotozeramika, elaborazio propio eta bakarrean oinarrituta. Edozein irudi mota moldatzen dugu zeramikan, denboran iraunkor mantentzeko. Urte askoko esperientzia dugu bai Italian, bai Euskadin, eta, horri esker, kalitate handiko eta diseinu originaleko produktuak eskain ditzakegu. Eguneroko kaferako katilutxo batetik edo kalerako seinaleztapen-plaka batetik hasi eta panel infografikoetaraino.

Gure fotozeramikak aproposak dira natura- eta hiri-inguruneetako seinaletikarako, fatxada nagusien zaharberritzerako, kanpo-diseinurako, barne-diseinurako, neurri handiko letretarako eta ostalaritzarako.

Bitxigintza-piezak, baxerak eta trofeoak ere eskaintzen ditugu.

Zure beharrei ongien nola erantzun jakiteko, bete harremanetarako inprimakia edo bisita gaitzazu Donostian (Karmengo Andre Mariaren kalea, 69. Egia auzoa).

Izena eman gure buletinean

    Irakurri dut eta onartzen dut Druyen Fotozeramika eta Dekoren Pribatutasun politika.
    * nahitaezko eremuak