Archive

Zeramikaz egindako QR informatiboa, kanpoan jarri eta, irudia ezabatu gabe, luzaroan iraun dezan. Edozein momentutan, informazioa nahi duenaren eskura egon dadin: besterik gabe, eskaneatu QR kodea mugikorraren bidez, eta, zuzenean, harekin lotuta dagoen web-orrira, telefono-zenbakira, sare sozialetara (Instagram, Facebook, Twitter, etab.), helbide elektronikora edo nahi duzun testura joango zara. Behar duzun QR kodea sortzen dugu, gehien...

Zeramikazko hizkiak eta zenbakiak, edozein eratara erabiltzeko: kanpoan, kalearen zenbakia edo etxebizitzaren izena seinaleztatzeko; barruan, edozein espazio apaintzeko. Druyen Fotozeramikan, hizki eta zenbaki pertsonalizatuak egiten ditugu, nahi duzun edo diseinatzen duzun irudiarekin, dekorazio desberdina eta apartekoa eskaintzeko. Neurri txikiko piezetatik neurri handiko piezetara. Ez dago kreatibitatearentzat mugarik! [vc_separator type='transparent' position='left' color='' thickness='' up='15' down=''] Halaber, Druyen Fotozeramikaren hizki...

Edozein ekitalditarako zeramikazko trofeo eta sari pertsonalizatuak. Druyen Fotozeramikak behar guztietara egokitzen diren trofeo bakar eta desberdinak sortzeko alternatiba bat eskaintzen du, hainbat aukera artistikorekin. Neurri txikiko piezetatik neurri desberdinetako baldosetara, argazkiak, marrazkiak, testuak, armarriak eta abar dituzten sariak sortzen ditugu. [vc_separator type='transparent' position='left' color='' thickness='' up='15' down=''] Halaber, Druyen Fotozeramikaren piezak publizitatearen mundura egokitzen dira, eta...

Druyenen fotozeramika aproposa da ostalaritzarako: zuk aukeratutako logotipo eta grafikarekin pertsonalizatutako produktuak, katiluak, platerak eta baxera oro har. Taberna edo jatetxe bat duzu, eta bezeroek zure logotipoarekin eta kolore korporatiboekin pertsonalizatutako katiluetan zerbitzatutako kafeaz gozatzea nahi duzu? Edo zure marka ondo ikusten den plateretan jatea nahiko zenuke? Egunez egun, gero eta beharrezkoagoa da lehiakideengandik bereiztea;...

Fotozeramikaren moldakortasunari esker, saltokien, eraikuntza publikoen edota etxeen barrualdea dekora daitezke. Irudiak zuk aukeratzen dituzu; gu ekoizpenaz eta muntaiaz arduratuko gara. Fotozeramikak iraunkortasun handia eskaintzen du denboran, eta aparteko erresistentzia eguraldi kaskarrarekiko. [vc_separator type='small' position='left' color='#ffcf02' thickness='2' up='25' down='25'] BODEGA DONOSTIARRARENTZAKO PROIEKTUA Bodega Donostiarra Gros auzoan dago eta 1928an sortu zen. 2009an, beste batzuen eskuetara pasatu zen, baina dena...

Kanpoaldea fotozeramikarekin dekoratzea: proiektu bakoitzerako argazki historikoak edo berezko diseinu pertsonalak Fotozeramikak denboran iraunkortasun handia eskaintzen du, eta aparteko erresistentzia eguraldi kaskarrarekiko. [vc_separator type='small' position='left' color='#ffcf02' thickness='2' up='25' down='25'] DONOSTIAKO UDALARENTZAKO PROIEKTUA Donostia erre izanaren berrehungarren urteurrena zela eta, fotozeramikako mosaiko bat egin genuen. Mosaikoa Gipuzkoa plazan dago. Garaiko bertsolari batek, Jose Bizente Etxegaraik, Donostia erre zeneko poesia bat egin...

Eraikuntza historikoen balioak, estetika eta izaera mantentzeko, merkatuan aurkitu ezin diren pieza originalak berregiten eta berritzen ditugu. Edozein motatako marrazki, azuleju eta fatxadatako dekorazioa errepika dezakegu, eta eraikuntzei bizitza berri bat ematen diegu, haien balio historikoa mantenduz. Fotozeramikaren ezaugarriei esker, berregiten eta berritzen ditugun piezek iraunkortasun handia dute denboran, eta aparteko erresistentzia eguraldi kaskarrarekiko. [vc_separator type='small' position='left'...

Hiriko kale eta muraletako seinaletika originala zaharberritzen eta berregiten dugu. Mosaiko berriak ere sortzen ditugu, edozein neurritakoak, bai txikiak, bai handiak, tokiaren berezitasuna mantentzeko. Fotozeramikak iraunkortasun handia eta eguraldi kaskarrarekiko aparteko erresistentzia eskaintzen ditu. [vc_separator type='small' position='left' color='#ffcf02' thickness='2' up='25' down='25'] MARKINA-XEMEINGO UDALARENTZAKO PROIEKTUA Arretxinagako seinaletikari pintadak egin zizkioten, baina ezin ziren ezabatu. Gainera, azulejuak pitzatzen hasiak ziren,...