Memoriarako artea

Gehien maite ditugunen oroigarria, denboran bizirik: oroimenerako gure produktuak, hildakoa ez ahazteko eta hari omenaldi bat egiteko. Sorta zabala dugu: errauts-kutxatilak, monumentuak, estelak, miniaturak, giltzatakoak eta oroigarriak.

Gaur egun erraustegiak gero eta indar handiagoa hartzen ari dira bai gizartean, bai kulturan, eta oroitzapenerako espazioa hutsik geratzen da. Horregatik, Druyen Fotozeramika eta Dekok memoriarako detaile txiki hori eskain dezaketen produktuak ditu.

Gainera, hainbat artista eta sortzailerekin lan egiten dugu, eta gure espazioan oroimenerako eta oroitzapenerako pieza esklusibo eta bereziak erakusteko aukera ematen dugu.

Zure beharrei ongien nola erantzun jakiteko, bete harremanetarako inprimakia edo bisita gaitzazu Donostian (Karmengo Andre Mariaren kalea, 69. Egia auzoa).

Memoriarako artea: portzelanazko errauts-kutxatilak eta erlikia-ontziak - Druyen Fotozeramika eta Deko - Donostia-San Sebastián

Gorpua erre ondoren errautsak gordetzeko portzelanazko errauts-kutxatilak eta erlikia-ontziak eskaintzen ditugu. Zuk aukeratutako irudiekin guztiz pertsonalizatzeko aukera. Erabilitako materialen kalitate handia dela eta, gehieneko iraunkortasuna bermatzen da. Hainbat neurritan eskuragarri.

Memoriarako artea: Hilobi-monumentuak - Druyen Fotozeramika eta Deko - Donostia-San Sebastián

Hilobi-arterako monumentu pertsonalizatuak, bai harriz, bai zeramikaz egindakoak, gehien maite dituzunak gogoratzeko. Kanpoaldean jartzeko apartekoak; denboraren iragana jasaten dute. Mota askotako monumentuak egiten ditugu, behar duzun neurrira: mini monumentuetatik hasi eta neurri handiagokoetara. 

Memoriarako artea: Portzelanazko eta zeramikazko gure estela - Druyen Fotozeramika eta Deko - Donostia-San Sebastián

Portzelanazko eta zeramikazko gure estela propioak sortu eta ekoizten ditugu. Horrela, produktuak zuri eskaintzean, pertsonalizazio eta malgutasun gorena ematen ditugu.

Bezero bakoitzarentzat molde esklusibo eta bakarrak sor ditzakegu.

Memoriarako artea: Giltzatakoak, miniaturak eta zintzilikariak - Druyen Fotozeramika eta Deko - Donostia-San Sebastián

Memoriarako giltzatakoak, portzelanaz, zurez eta metalez eginak.  Portzelanazko miniaturak. Zintzilikariak, altzairu herdoilgaitzezkoak, brontzezkoak edo urreztatuak. Zuk aukeratutako irudiekin guztiz pertsonalizatzeko aukera. Gehieneko iraunkortasuna bermatuta. Tamaina desberdinetan daude eskuragarri.

Memoriarako artea: bideo-oroigarriak eta papereko oroigarriak - Druyen Fotozeramika eta Deko - Donostia-San Sebastián

Druyenen, papereko oroigarriak eta bideo-oroigarri berriak dituzu!

Bideo-oroigarri bat, Qr edo web lotura baten bidez sartuz ikus daitekeen argazki albun-bideoa da. Nahiago badituzu papereko oroigarriak, gure diseinatzaile grafikoak behar duzuna egingo dizu.

Izena eman gure buletinean

    Irakurri dut eta onartzen dut Druyen Fotozeramika eta Dekoren Pribatutasun politika.
    * nahitaezko eremuak