Zerbitzuak

Druyen Fotozeramikak beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu, irudiei eta aholkularitzari lotuta: argazkien moldaketa eta optimizazioa, behar bakoitzerako aholkularitza pertsonalizatua, joan-etorria.

Argazkien moldaketa

Druyen Fotozeramika arlo hauetan espezializatuta dago: argazkien moldaketak, irudi hondatu edo zaharren berrikuntza, denboraren joanak edo istripuek sortutako orbanen garbiketa eta zuzenketatonu-zuzenketak, irudi zuri-beltzen koloreztatzea, mailen optimizazioa, etab. Askotan, argazki zaharrak erabiltzeko (baita gaur egungoak ere) ordenagailua erabili behar da, garbi eta argiz beteta gera daitezen.

Argazkien moldaketa - Druyen Fotozeramika eta Deko - Donostia-San Sebastián

Aholkularitza pertsonalizatua

Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu, zure beharrak hurbiletik eta zehatz-mehatz aztertuta. 2004tik, Druyen Fotozeramikak baliabideak eta esperientzia eskaintzen dizkizu, produktu guztiz pertsonalizatua, kreatiboa eta behar duzunera egokitutakoa eskaini ahal izateko.

Aholkularitza pertsonalizatua - Druyen Fotozeramika eta Deko - Donostia-San Sebastián

Bertaratzea

Jabetzen gara enkargu bakoitza bakarra dela; hori dela eta, batzuetan hobe da gu zauden lekura joatea, aholku egokia eman ahal izateko. Tratu espezifikoagoa eskaini ahal izateko, beharrezkoa da zure beharrak ondo ulertzea eta zuzenean ikustea non kokatuta egongo diren gure fotozeramika-produktuak.

Bertaratzea - Druyen Fotozeramika eta Deko - Donostia-San Sebastián